martes, 20 de octubre de 2015

LAU URTE

Ezker abertzaleko militanteen artean denok ezagutzen ditugu urriaren 20a dolu eguntzat duten batzuk. Horiek baino su handiagoaz saiatzen dira UPN eta PP, egun batean bai eta biharamunean ere bai, ETA jendearen akordura ekartzen, ETA biziarazten. Saio horiek norainoko higadura sortzen duten ez dago garbi. Nafarroako egungo Gobernuak argi du traba direla bere jardunerako. Testuinguru horretan, ulergarria da Imanol Haranburu etakide ohia kargugabetzeko erabakia, bulegoburu izendatua izan eta ordu guti batzuetara. Gobernu hitzarmenaren sinatzaileen artean liskarra piztu nahiago, eskuineko alderdi eta hedabideen kanoikadak jasan baino. Haranburuk, ordea, bere zigorra aspaldi betea zuen, eta bere eskubide zibil eta politiko guztien jabe zen. Profesional ona ere bazen, itxuraz. Bergizarteratzea da hitz huts bat, eta horrek, ordenamendu juridikoan, berdin balio du delitugile izandako guztiendako. Bakearen eta bizikidetzaren alde lan egin nahi duen gobernu honek pedagogia sozial pixka bat egiteko aukera galdu du, tamalez. (klik egin-ver más)
Aingeru Epaltza, Diario de Noticias egunkarian

No hay comentarios:

Publicar un comentario