domingo, 16 de abril de 2017

"APAIZAK ERE ESATEN ZIGUN EZ ZELA EUSKARAZ EGIN BEHAR"

Julio Sotori txapela «merezi duen moduan» paratu zion joan den asteburuan Luzia Goñik (Aizarotz, Nafarroa, 1928). Nafarroako Bertsolarien Elkarteak bertsolaritzari ekarpen isila egin dioten emakumeei omenaldia egin nahi izan die horrela. Kontent igo zen agertokira, bai eta bertso bat irakurri ere. Lizarran (Nafarroa) erantzun ditu galderak, alabarekin egun batzuk pasatzera joana.
Santiago plazan eguzkiak gogotik jotzen du eguerdian. Lasaitasuna da nagusi, eta iturriaren hotsa argi aditzen da. «Hemen talo asko saldu izan ditut», esan du Goñik. Alabaren dendan sartu, eseri, eta alai bizi dela ezin izan du ezkutatu. Irriz kontatu ditu garai bateko kontuak, eta memoria ona duela ere erakutsi du, aspaldiko bertsoak osorik bota baititu.  (klik egin-ver más)
Berria

No hay comentarios:

Publicar un comentario