Nafarroako 43. Bertsolari Txapelketa heldu da bere azkeneko geltokira. Hurrengo larunbatean, apirilaren 8an, 17:00etan hasita, txapelketako finala jokatuko da Iruñeko Anaitasunako kiroldegian. Zortzi bertsolari ariko dira oholtza gainean, txapel bakarra eskuratu nahian. Luzia Goñi 89 urteko bertsolariak jarriko du txapela.
Otsailaren 18an abiatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa Tafallan, eta ordutik, zortzi plazatan gelditu da, 1.500 entzule inguru bilduz. Ipar, hego, mendebalde eta ekialde, bertsolaritza Nafarroako bazter ugaritara eramateko apustua egin du aurten Nafarroako Bertsozale Elkarteak, arrakastaz. Hori guztia ez litzateke posible bertsolaritzaren inguruan lanean ari diren gai-jartzaile, epaile, eta hamarnaka bolondresen ekarpena gabe. (klik egin-ver más)
bertsozale.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario