lunes, 11 de diciembre de 2017

2018ko LAU ETA ERDIKO FINALA NAFARROA ARENAN JOKATUKO DA

Nafarroa Arenako pilotalekuak baditu lehen datak: 2018ko Masterseko finala, irailean, eta lau eta erdiko txapelketakoa bertan jokatuko dira. 3.000 ikuslerentzako pilotalekuak hartuko duen lehen finala da.
Jakinekoa zen 2018ko finaletako bat Nafarroa Arenan jokatuko zela. Pilota enpresak eta Nafarroako Gobernuak negoziatzen hasiak zirela jakina zen, baina azken lanak faltak ziren pilotalekua ireki ahal izateko, eta lan horien kostua 2018ko aurrekontuetan onartuko zirela. Nafarroa Arenako lanak 2009an hasi ziren eta 2011z geroztik zain dago inauguratua izateko.
BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario