martes, 6 de febrero de 2018

ALTSASUKOEN BIRAREN BERRI EMATEKO ESKUALDEKO BATZAR IREKIA EGINEN DA BIHAR, ASTEAZKENA, TAFALLAN

Altsasuko auziaren berri emateko Altsasuko herriak Nafarroako eskualde guztietatik barna bira eginen du otsailaren 24tik martxoaren 25era. Honako etapak antolatu dira bost astean zehar: Otsailaren 24ean hasita, Zangozaldea eta Pirinioak; Martxoaren 3an, Lizarraldea, Izarbeibar eta Tafallaldea; Martxoaren 10ean, Leitzaldea, Baztan, Bortziriak eta Baxe Nafarroa; Martxoaren 17an, Iruñean; eta Martxoaren 25ean, Tutera era Erribera.
Data gerturatu ahala, etapa bakoitzaren ezaugarriak, xehetasunak, ibilbideak, ekitaldiak eta ordutegiak jakinaraziko dituzte horretarako antolatu diren batzar irekietan. Tafallakoa, hain zuzen, otsailaren 7an, asteazkena, izango da, Kultur Etxean.
Batzar horietan ekimenaren antolaketan parte hartzeko laguntza-taldeak sortuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario