miércoles, 7 de febrero de 2018

UXUA LOPEZ INGENIARI TAFALLARRA ANTARTIKARA DOA, BESTE 80 EMAKUME ZIENTZIALARIREKIN

Otsailaren hemezortzian, mundu osoko 80 emakume zientzialari Antartikara joanen dira. Haien artean izanen da Uxua Lopez Flamarike ingeniari tafallarra. Lopezek haize errotekin egiten du lan, eta dagoeneko munduko bost kontinenteetan izan da.

Lopezi elkarrizketa bikaina egin diote Antsoaingo Ezkaba ikastetxe publikoko ikasleek 

Ingeniari tafallarrak azaldu duenez, espedizioak bi xede ditu: aukera berdintasuna aldarrikatzea eta aldaketa klimatikoaren aurka egitea. “Emakume zientzialariek askoz aukera gutxiago daukagu, soldatarik onenak eta lanposturik interesgarrienak gizonezkoentzat direlako”, salatu du. Azaldu duenez, Antartikara doaz “han kutsadura oso baxua delako eta hala aldaketa klimatikoaren ondorioak oso ongi ikusten direlako".
Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario