domingo, 25 de marzo de 2018

INOZO ALA HORDAGO?

Espainiako prentsak bozkario alaiz eta atsegin handiz ekin dio Puigdemonten atxilotzearen atzean CNIk garatutako lanak adierazteari: jarraipen balizak zituela bere autoan ipinita, haren sakelakoa ere kontrolpean zuela, uneoro non zebilen jakin ahal izateko eta abar. Honelako albisteei darraizkien  iruzkinetan berriz, atxiloketaren aldeko eta aurkako aldarrikapenez at, albistea bera zalantzan jartzen zuenik ez nuen topatu atzo.
Inozo ala hordago?Nahikoa da mapa bati begiratzea, Helsinkitik Bruselara dagoen tartearen handia ikusteko. Bi mila kilometro baino gehiago, Michelin gidaren arabera. Nork egiten ditu bi mila kilometro pasa autoz gaur egun? Prentsan irakur ahal izan denez halaber, Puigdemontek bazuen itzulerarako hegazkin txartela, ostiral arratsalderako, eta atxiloketa agindurik ez zegoen oraindik indarrean Finlandian, Espainiak dokumentazio osoa gaztelaniaz bidali zuelako eta Finlandiak atzera bota eta ingelesez bidali zezan eskatu ziolako. Bere abokatuek adierazi zuten gainera Finlandian joko zuela poliziarengana atxiloketa aginduak han harrapatzen bazuen edota Belgikan egingo zuela gauza bera, han egokitzen bazitzaion agindua jasotzea.   (klik egin-ver más)
Juan Inazio Hartsuaga, zuzeu.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario