miércoles, 25 de abril de 2018

HARTZAREN ETORRERA EZTABAIDAGAI PIRINIO ATLANTIKOAN

Udazkenerako bi hartz eme askatu nahi ditu Nicolas Hullot Frantziako Ekologia ministroak Pirinioetan, Biarno aldean. Egitasmoaren azaltzeko, Pirinio Atlantikoetako prefetak elkarrizketak ireki ditu aste honetan, baina erabakia du ministroak: «Ezin diegu lezioa eman beren lurraldean desagertzear diren animaliak dituzten herriei, guk gero dudak baldin baditugu gure lurraldean diren espezieak babesteko». Datorren astelehenean Pauen (Biarno) manifestatzera deitu dute hartzak ekartzearen aurka azaldu direnek. Mendiak kudeatzen dituen Zuberoako sindikatuak hartzen kontrako mozio bat onartu du.   (klik egin-ver más)
Ipar Euskal Herriko Hitza

No hay comentarios:

Publicar un comentario