I. Fermintxo zezentxoa. Femintxo ttikia da eta sendoa, ahuntzattoa bezalakoa, hain da samurra bere jostailu aurpegia eta hain da ipurtarina, ze, irudi du esan nahi duela: goazen, jauzika egin dezagun, ostikoka ibil gaitezen orpatxekin eta larrea goza dezagun. Bere begiak, kristalezko puxtarri beltz bi, sorgin-orratzen inbidiarako; horietan gordetzen dira Fermintxoren gurasoen sekretuak, bere gurasoen gurasoengandik jarauntsiak. Eulittoak eta iteuliak sigi-saga ibiltzen dira bere aurpegittoaren inguruan, bere ametsak eta gogoetak harrapatu nahiko balituzte bezala... Galdetzen diot neure buruari ea bere begiek ez ote duten oroimenik izanen, ortzi-mugari so geratzen baita Fermintxo, izanen balute bezala; lehenengo arbasoaren memoria, Urorena, begi-niniez haratago. (klik egin-ver más)
Bittor Abarzuza Fontellas
No hay comentarios:
Publicar un comentario