Osasuna Klub Atletikoak, bere fundazioaren bitartez, hitzarmen bat sinatu du AEK-rekin, euskararen erabilera bultzatzea helburu duen erakundea. Entitate gorritxoaren lehendakariak, Luis Sabalzak, El Sadarren akordioa errubrikatu du Mertxe Mugika koordinatzaile nagusiarekin. Akordio horren bidez, AEK-k Osasuna Klub Atletikoa eta bere Fundazioa lagunduko ditu haien gestio linguistikoa hobetzeko plan bat garatuz. Horretarako, lan bide ezberdinak ezarriko dira: motibaziorako eta sentsibilizaziorako hitzaldiak, nahi duten langile eta jokalarientzako euskara ikasteko saioak, itzulpenetarako plan bat, eta abar. (klik egin-ver más)
osasuna.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario