jueves, 16 de enero de 2020

TAFALLAKO IKASTOLAREN ERAKUSKETA KULTURGUNEAN

Tafallako Ikastolak aurten bere 50. urteurrena ospatzen du. Hori dela eta, argazki erakusketa bat antolatu du Kulturgunean, Isidro Samaniego Salvadorrek egindako 100 irudiz osaturik.
Erakusketan eguneroko eskola-jarduerak ikusten ahal dira (irakurketaren irakastea, atsedenaldiak, txotxongilo antzerkitxoak, hamaiketakoa frutarekin, klaseak laborategian nahiz gimnasioan…); jai egun bereziak (inauteriak, Eguberrietako jaialdia, ikasturte amaierako festa…); eta bere historiaren une gogoangarri batzuk, esate baterako: erraldoien konpartsa txikiren estreinaldia edo gure hirian 1986an lehenengo aldiz ospatu zen Nafarroa Oinezen inaugurazioa.
Argazkiak 80ko hamarkadaren erdialdetik 90eko hamarkadaren hastapenetara egin ziren. Beraz, erakusketak ez du ikastolaren historia islatu nahi, baizik eta aipatutako garaiaren hainbat momento erakutsi, argazkilariaren materiala aprobetxatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario