jueves, 27 de enero de 2022

EZKURTXO, TAFALLAKO OINEZEKO MASKOTAREN IZENA

 Aurten Tafallan ospatuko den Oinez 2022ko maskotak badu izena. Ezkurtxo izena izango du. Hala erabaki du Oinez komunitateak lehiaketan. Izan ere, Garces de los Fayos Ikastolako ikasleek proposatutako hainbat izenak sare sozialetara eraman dira, komunitateak 24 orduz bozkatzeko aukera izanik.

Babes gehien lortu duen izena Ezkurtxo izan da, 379 boto lortu dituena (127 Instagramen eta 252 Facebooken bitartez), eta ondoren Erditxo, 115 lortu dituena (54 Instagramen eta 61 Facebooken).

Maskota, ezin bestela izan, arte-ezkur bat da, inguru honetako basoetan hain ugaria den ezkurra. Tafallako Garces de los Fayos ikastolan ondo baino hobeto dakigu fruitu txiki hori zuhaitz handia osa dezakeen hazia ere badela. Horregatik gure leloa: «Erdian Erein». “Erein” hitzak hazia bota, hedatu, barreiatu eta zabaldu esan nahi duelako; eta “Erdian”, gauden leku geografikoarengatik eta ikastolak mende erdiko historia osatu duelako.

La Voz de la Merindad




No hay comentarios:

Publicar un comentario