miércoles, 19 de enero de 2022

MELIDA ETA ZARRAKAZTELU, AURTENGO KORRIKAREN BERRITASUN NAGUSIAK GURE ESKUALDEAN

     22.KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi du gaur AEK erakunde antolatzaileak. Amurriok emango dio hasiera aurtengo edizioari eta Donostian izango du azken muga.

     Gure eskualdeari dagokionez, Erriberatik Zangozalderako egin ohi duen ibilbidean, aurten berritasun bat daukagu aipagai. Martzilla eta Kaparrotsutik Aragoi ibaiaren bidetik jarraituko du Zangozaraino, aspaldi-aspaldiko partez. Melida eta Zarrakaztelu zeharkatuz Eta ez nolanahiko egunean eta ordutegian, igande arratsalde batean baizik. Apirilaren 3an, hain zuzen. 

    Bezperan berriz, apirilak 2, Mendigorria (18:49), Artaxoa (19:43), Tafalla (20:59), eta Larraga (23;02) gurutzatuko ditu. Hauek ere eska litezkeen ordutegi eskerronenetarikoak, zalantzarik gabe. Hutsune bat aipatzearren, Erriberritik ez da pasako oraingoan. Baina urrundik ere ez, egia esan.

     Ea osasun-egoera orokorra eta eguraldia ere zorteko ditugun. Lanari ekin behar orain, dena ahalik eta ongien atera dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario