martes, 9 de diciembre de 2008

70 AFALDAR ZARRAKAZTELUN, OLENTZEROREN AZKEN MUGAN


70 lagun bildu ziren igande gauean Zarrakazteluko Lagunak soziedadean Olentzeroren aldeko afarian. Aurten ere izango da ikazkin zaharra gure herriko kaleetan Gabon eguneko arratsaldean. Hemeretzigarren aldiz jarraian, hain zuzen, Batasuna soziedadeak 1990.ean estrainekoz atera eta gero Zirika Kultur Elkarteak jarraipena eman zionetik inoiz hutsegin gabe, urte zailak barne, urtero urtero irten baita, arazoak arazo, euskaltzaleekin izaten duen hitzordua zintzo betez. Eta Olentzerorekin batera gaztain erreak eta sagardoa doan, denon gozagarri. Hortarakoxe zen afaria, sosak ateratzeko. (klik egin-ver más)
Praxku

No hay comentarios:

Publicar un comentario