1934ko ekainaren 15ean jaio zen Mikel Laboa Manzisidor, Donostiako Parte Zaharrean. Pasai Donibanetik hara joana zen familia batean. Aita, Feliciano Laboa, arrantzontzien armadorea zen, eta EAJko zinegotzia Donostiako Udalean. 36ko gerra hasi zenean, Bordelera egin zuen ihes Feliciano Laboak, eta ama eta zazpi-seme-alabak Lekeitioko Gardata auzoko baserri batean gorde ziren. Gardatan hil zen Mikel Laboaren anaietako bat, Andoni, eta han zela entzun zituen Mikel Laboak Gernika suntsitu zuten bonben leherketa lazgarriak, artean hiru urte bete gabe zituela, 1937ko apirilaren 26an. Gerra amaitu aurretik itzuli zen ama seme-alabekin Donostiara, eta aita ere itzuli zen urte batzuk geroago. Nahiz eta haurtzaroan bere hizkuntza nagusia izan, gerra ondoko Donostiako giroak euskara neurri handi batean atzentzera eraman zuen Mikel Laboa gaztea (klik egin-ver más)
Berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario