martes, 27 de enero de 2009

KORRIKA KULTURALAK NAFARROAN ANTOLATUKO DITUEN EKITALDIEN ZERRENDA

Korrika Kulturala aurkeztu dute gaur Durangon AEK-ko arduradunek. Korrika 16.arekin euskararen aldeko lasterketak Euskal Herria zeharkatu aurretik, kulturari arreta berezia eskainiko diote Korrika Kulturala ekimenarekin. Datorren larunbatetik hasita, eta Korrika bukatu arte (apirilaren 5ean) ehunka ekitaldi izango dira Euskal Herrian barrena. Hainbat musikari, antzezle, pailazo, poeta eta abarrek hartuko dute parte Korrika Kulturalean. Horri hasiera emango diona Benito Lertxundi izango da, hilaren 31n Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian eskainiko duen kontzertuarekin

Hona hemen Nafarroan izango ditugun ikuskizunak: (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario