miércoles, 1 de abril de 2009

TAFALLAK BETIKO HARRERA BEROA EGIN ZION KORRIKARI




Atzerapen apur batekin iritsi zen atzo goizean goiz Korrika Artaxoatik. Buskil Berri taberna ondoan Udaleko Euskara Batzordeak hartu zuen lekukoa, eta Pasadizoren aurrean ikastolako ikasle batek, atzetik ume eta guraso mordo bat zeukala, ekin zion 1136.garrenari. Gero Berbintzana, Larraga, Oteiza eta Lizarra aldera jarraitu zuen Korrikak. Ordua ez zen oztopoa izan. Biba zuek, Tafalla eta inguruko euskaltzaleok!

No hay comentarios:

Publicar un comentario