lunes, 7 de septiembre de 2009

EUSKARAREN PRESENTZIA ETA ERABILERA UNIBERTSITATEAN. ELEBITASUNETIK ELEANIZTASUNERA

Ikastaroa datozen ostegunean, irailak 17, (goizean eta arratsaldean) eta ostiralean, irailak 18, (goizean) Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan (Irunlarrea kalea) burutuko da.
Zein talderi zuzenduta dagoen: Unibertsitateko ikasleak, hezkuntza elbidunari eta eleaniztunari buruzko interesa dutenak. Unibertsitateko irakasleak, hezkuntza elbidunari eta eleaniztunari buruzko interesa dutenak. Irakaskuntza ertainetako eta batxilergoko irakasleak, eremu elebidun edo eleaniztunetan lan egiten dutenak. Administrazio Publikoetako teknikariak, euskararen arloan lan egiten dutenak.
Edukia: Euskarazko dibulgazio zientifiko eta teknikoak gaur egun duen egoeraren ikuspegi orokorra. Abiapuntua euskarazko hezkuntza elebiduna duen unibertsitateko hezkuntza eleaniztunaren onura psikolinguistiko eta sozialak. Hizkuntza plangintzaren analisia, euskara irakaskuntza eta zientzia-arloantransmisio hizkuntza gisa erabiltzen den unibertsitateko testuinguruetan. Unibertsitateko hizkuntza plangintzen eta nazioarteko antzeko esperientzien arteko konparazio-hurbilketa.

* 6 hitzalditan aldibereko itzulpena egingo da, euskaratik gaztelaniara, eta beste batean ingelesatik gaztelaniara. Hautaketa libreko ECTS baten baliokidetza egiteko aukera, bi unibertsitateetan: Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean, eta arduradunak izango dira Pablo Sotes eta Asier Barandiaran irakasleak, hurrenez hurren.
Informazio gehiago nahi izanez gero edota izena emateko kontsultatu honako fitxategi honetan: http://www.fundacion.unavarra.es/Formacion/cv2009/presenciaeuskera_eus.pdf
edo NUPen webgunean: www.unavarra.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario