martes, 3 de noviembre de 2009

UDAZKENA BERE ONENEAN EGUNOTAN


Hosto erorkorreko zuhaitzen edertasuna oraintxe dago bere puntu gorenean. Nafarroako iparraldean batez ere erruz aurki ditzakegun pagadi zoragarrien itzalpean oraindik ibilaldi paregabeak egin daitezke, eguzki-orduak murrizten doazen arren. Ez dezala esan inork bizitzaz aspertzen denik horrelako aukerak edukita, mesedez.
Beintza eta Labaien aurrez aurre. Bi herri, udalerri bakarra. XIX. garren mendean eta XX. garrenaren hasieran Uruguayra joan zen jendearekin bakarrik osa liteke, diotenez, oraingo baino handiagoa litzatekeen herri handiago bat. Gizakiak duela milaka urte zapaldu zituen bideek bere horretan diraute oraindik Malerrekan. Ez dakigu zenbat denborarako. Aprobetxatu udazkeneko egun hauek, ez zarete damutuko.
Praxku

No hay comentarios:

Publicar un comentario