martes, 15 de diciembre de 2009

KULTUR ZIKLOARI AMAIERA JARRIKO DION EUSKAL FESTA HANDIA LARUNBATEAN TAFALLAN

Festa polita izango dugu Tafallan datorren larunbatean Kultur Zikloa 09-ri agurra emateko. Goizeko 12etan Tafallako udaletxean ekitaldi instituzionalarekin batera hasiko da eguna. Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak (Xabier Azanza), Tafallako alkateak (Cristina Sota) eta euskara zinegotziak (Maiorga Ramírez) zikloaren azken balorazioa egingo dute. Jarraian, Tafallako ikastolak haiek antolatutako dantzari txikien emanaldia eskainiko du Nafarroa plazan.

Arratsaldeko 17etan, Tafallako Kultur Etxean, Txirri, Miri eta Txiribiton Junior taldearekin gozatzeko aparteko aukera izango dute umeek.

Hortik aurrera, gazteentzako ekitaldiak nagusituko dira. Izan ere, Khous, SeiUrte eta The Uski´s taldeek Tafallako gazteriarekin topaketa egingo dute La Colasa Gaztetxean. Beranduago, 23:00etan, talde horiek kontzertua emango dute Tafallo Kube Aretoan hara hurbiltzen diren guztientzat.
Iturria: euskarabidea.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario