viernes, 18 de diciembre de 2009

NAFARROAKO DANTZARI TXIKIEN TOPAKETA IGANDEAN ZIZURREN

600 dantzari gaztetxo bilduko dira igandean Zizurren. Plaza eta kaleetan zehar ibili eta Erreniega parkean denek batera bukatzeko asmoa zuten aurrez, baina eguraldiak ikusten denez lagundu nahi ez eta ziurrenik frontoi handian egin beharko dute zuzenean dantza ikuskizun osoa.
Amankomuneko ekitaldi horretan egingo diren dantzak hauexek dira:Ipurdi dantza, Zazpi Jauziak, Sorgin dantza, Txontxongilo, Axuri Beltza, Gorulari, Baztango esku dantza, Lantzeko Zortzikoa eta Txulalai.
Parte hartuko duten dantza-taldeak berriz honako hauek izango dira: Elordi(Zizur Nagusia), Harizti(Barañain), Oberena(Iruñea), Muthiko Alaiak(Iruñea), Eluntz(Mendilorri), Agoitz (Agoitz), Hulargi(Berriozar), Eguzki Eder(Antsoain), Jaso ikastola(Iruñea), Paz de Ziganda (Atarrabia), San Fermin(Zizur Txiki), Larratz(Burlata) eta Iruñea taldea (Iruñea).

No hay comentarios:

Publicar un comentario