domingo, 7 de febrero de 2010

AMA BAKARRA.....ZERGATIK EZ?

Emakumeak atzeratu egin du ama izateko adina. Gero eta gehiagotan erabakitzen da ama noiz izan. Baina gerta liteke, gehiago atzeratu eta epe muga iristeko zorian bikote egokirik alboan ez izatea. Ama bakarrak asko ugaritu dira inseminazioari esker.
Hausnarketa hori luzaro egin ondoren jaio zen Eneko. Sei hilabete ditu eta Edurne Pradilla zumarragarraren semea da. Edurne, berrogei urtera hurbiltzen ari zen eta ginekologoari egin zion bisita batean ikusi zuen marrak batek bultzatu zuen erabakiak azkarrago eta sendoago hartzera. "Ama izan nahi baduzu hasi lehen bait lehen, bikotearekin edo bikoterik gabe" ginekologoak nola esan zion gogoratzen du Edurnek.
Iturria: Euskadi Irratia (ikusi testua eta bideoa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario