domingo, 21 de marzo de 2010

BI AUKERA DAUDE: NAFARROA BAI ALA NAFARROA EZ

Kinka larrian dago Nafarroa Bai koalizioa, barne liskarrek protagonismoa irabazi dute, ordezkatzen duen herriaren kaltetan eta posible zen aldaketa hura, ilusioarena, azukre koxkor bat esnetan bezala disolbatu daiteke… Bi aukera dituzte alderdiek: Nafarroa bai ala Nafarroa ez.

Atzo Públicok argitaratzen zuen Nafarroa pendiente dagoela NaBai-ren etorkizunaz. Hala da, eztabaidaren, kezken, bai alde bateko zein bestekoen, erdigunean baitago alderdia. Aldaketaren sinbolo bihurtu da koalizioa, eta hedabideetan pisua irabazi du aukera serio bezala. PSNren zurikeriak ikusita, UPNrekin eskutik helduta, boz ugari irabaz ditzake Zabaletak; eta PPren sorrerarekin batera, boz horiek kruzialak izan daitezke Nafarroan lehen indarra izate aldera. Zalantzak dira nagusi ordea, zalantzak eta interes propioak.
Denek ozen diote apustu printzipal eta estrategikotzat dutela NaBai koalizioa, baina, barrenean liskarra nabari da, eta badirudi bakoitzak bere zilborrari soilik diola begiratzen. Nafar askoren ilusioa egun batetik bestera ezerezean gera daiteke UPN eta PSNren onurarako. Zabaletak hainbeste alditan aipatu duen aukera historikoa pikutara joan daiteke, eta batek daki berriz halako egoerarik errepikatuko den. Alderdikeriak alboratzea dagokie guztiei, herri baten hobe beharrez, euskaragatik, haien izate arrazoi guztiengatik… ez dezatela alperrik galdu aukera.
Markos Jutsuriaga (zuzeu albistarian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario