martes, 23 de marzo de 2010

EUSKAL ESKOLAREN JAIA APIRILAREN 18.AN ARTAXOAN

Euskal Eskola Berriaren jaia maiatzaren 23.an izango da aurten Iruñeko Takonera Parkean, Zizur Nagusiko Erreniega eskolak antolatuta, Sortzen Ikasbatuaz elkartearen gidaritzapean. Baina Euskal Herriarentzat hizkuntza sistema propioa aldarrikatzen duen elkarte honek beste jai batzuk ere prestatuko ditu Hegoaldeko lau herrialdeetan: apirilaren 17.an Gasteizen, 18.an Artaxoan, 25.an Aian, eta azkenik maiatzaren 7.an Bilbon.

Artaxoa zein Mendigorriako zenbait gurasok hartuko dute parte antolaketan, bi herriok udalen laguntzarekin, eta "Zonifikaziorik ez! Ofizialtasuna Artaxoan, Mendigorrian eta Euskal Herri osoan" lelopean.

Artaxoako jai horren egitaraua zehaztuta dago. Hona hemen: (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario