Aurten agian ez dugu Euskararen egunik izango Faltzesen. Jendearen inplikazioa ez da ospakizunaren mailak eskatzen duen behar adinakoa, nonbait, orain arte oso jende gutxik eman baitu bere hitza lanerako, eta antolatzaileek ez dute argi ikusten zer gertatuko den.
Ez daude etsita, ordea. Festa gal ez dadin nahi duten guztien erantzukizunari dei eginez, bilera bat prestatzen ari dira martxoaren 6 rako, larunbata, arratsaldeko bostetan, Faltzesko Kultur Etxean.
Joaterik ez duenak http://www.bienaia.es/ webgunean utz dezake bere iritzia.
Ea denon artean lortzen dugun aurten ere, ekainaren lehen larunbatean Faltzesko Euskararen Egunari eustea, azken urteotan bezain alai eta eder.
No hay comentarios:
Publicar un comentario