viernes, 17 de septiembre de 2010

KOLDO MARTÍNEZ: "EUSKARAK NAFARROAN DUEN EGOERA ERABAT IRRAZIONALA DA"

Zer esaten da Espainiako Gobernuak euskararen inguruan kaleratu duen txosten horretan?Txostena baino gehiago, inoiz amaitzen ez den entziklopedia da, mila orrialde inguru baititu. Beraz, horiek denak aztertzeko denbora beharko dugu. EKEn Nafarroari dagokion atala aztertu dugu; badira Araba, Bizkai eta Gipuzkoari buruzkoak ere. Nafarroako kasuan, esaten da D ereduan zenbat ikaslek ikasten duten. Baina datu hori soil-soilik emanez ez da funtsean ezer esaten.
Zer informazio falta zaio idazkiari?
D ereduan ikasten duten ikasleen datuak ematean, adibidez, ez da esaten eredu horrek azken urteetan Nafarroan izan duen garapenaz ezer. Ezta ere Nafarroako Gobernuak euskarazko eredua sustatzeko ezer egiten duen ala ez. Txostena, azken finean, memoria antzeko bat da, datu pila bat ematen ditu; baina, gure ustez, ez du egiten benetan egin behar lukeena. Esaterako, euskararen garapenean Nafarroako Gobernuak egin duenaz ez da ezer esaten. (klik egin-ver más) Naiara Elola (Berrian)

No hay comentarios:

Publicar un comentario