viernes, 17 de septiembre de 2010

BIHAR EUSKARAREN EGUNA GARESEN


Bihar larunbata, irailak 18, Euskararen Eguna ospatuko da Garesko Udalak antolatuta, Izarbeibarko Mankomunitatea, Euskararen Batzordea, Garelako, Garesko Zubiondo Gaiteroak, Garesko Gaiteroak eta Eskola Publikoa laguntzaile izango dituelarik. Jaiaren egitaraua, honako hau:

10'30 etan: Buruhandi eta Erraldoiak, Garesko Zubiondo Gaiteroekin.
11'30: Jaiaren hasiera. Euskararen alde egindako lanagatik On Pedro Jimeno zenari txori saria emanen zaio.
11'30: Eskolako umeen marrazki erakusketa.
11'30-14'30: Artisauak. Umeek ere parte har dezakete euren lanak egiten
12: Ibaiari dohaneko bisita gidatuak
13: Txistularien Alardea
15: Herri Bazkaria
16'30: Euskal kantak
17: "Laurak pasata" haur antzerkia
18: Iñaki Perurena. "Gizakia eta harria" ikustaldi elebiduna.
19'30: Kontzertua GOSE eta ZABORRA rock taldeekin
22'30: Larrain Dantza Garesko Zubiondo Gaiteroekin, eta zezensuzkoa
Egunean zehar, euskarari buruzko pegatina erakusketa Udaletxeko bigarren solairuan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario