martes, 14 de septiembre de 2010

ZIRAUKIN EUSKARAZ. ZERGATIK EZ?

Atzo hasi ziren Ziraukiko jaiak. Bertako sei zinegotziak "Ziraukin euskaraz, zergatik ez?" leloa duen elastiko gorri hori jantzita azaldu ziren. Deierri alde batera eta Gares bestera, biak eremu mistoan. Erdian berriz, bai Mañeru, bai Zirauki, eremu erdaldunean. Eskola umerik gabe gelditu eta itxi behar izan zuten duela gutxi, haur gehienak Lizarra edo Garesera joan baitzitzaizkien D ereduan ikastearren. Beste askorena bezala, ziraukitarren nahia eta eskubideak lotsarik gabe zapalduta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario