“Kerman mintalagun bila” ETBk duela hilabete batzuk euskara indartzeko martxan jarri zuen saioa da eta egunean hiru kate euskaldunetan ematen dute. Gaurkoan, Erriberriko gaztelua ezagutzera etorri zaigu, Pedro tafallarraren gidaritzapean. Hain zuzen ere, gaur bertan izan du bere azken saioa Pedrok Mihiluze programan, lau saio egin ondoren. Bejondeizula, Pedro.
Gaurko ikasgaia zera da: Kontuz BAI partikula erabiltzerakoan, askotan soberan dago. 'Nik ere bai nahiago ditut argazkiak' esaldia okerra da. Ez nahastu NOLAKOA eta ZENBAT galderei erantzuten dien berdintasun egiturak, hala nola BEZAIN eta ADINA erabiltzen dutenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario