domingo, 17 de octubre de 2010

NAFARROA OINEZ 2010: EGUNAREN BALORAZIOA


PAZ DE ZIGANDAREN AURREIKUSPENAK BETE EGIN DIRA ATARRABIAKO NAFARROA OINEZEAN
Nafarroa Oinezeko bost guneetako egitaraua amaitzear dagoenean egun arrakastatsua izan dela eta jendetza bildu dela esan behar da. Eguraldia lagun izan dugularik, iragarrita zegoen hotza Nafarroako freskoan geratu da eguzki izpiek giroa musikarekin batera epelduta.
Goizeko lehen orduan hasi da jendea ibilbidean sartzen eta ekitaldiari hasiera eman diogunerako ikastolako jolastokia jendez lepo zegoen. Bazkaltzeko antolatu ditugun hiru jantokiak (self-service, sagardotegia eta paellada) agortu egin dira. Bazkal orduan bokadiloak milaka atera dira txoznetan eta Outlet material salmentak arrakasta izan du. Esate baterako, Tonbolarako salgai jarri diren 20.000 bono eguerdirako agortuta zeuden. Eguneko azken orduetan oraindik jendetza ikaragarria ikus zitekeen bost guneetan. Gazte guneak ixten dituzten Tximeletak eta Trikiziok guneak lepo zituzten. Atarrabiako guneko dantza tailerrekin amaitzeko, Patxi eta konpainiak herriko plaza guztia dantzan jarri du bertako egitaraua amaitzeko. Oskorrik 2. gunean dantza giroarekin amaitu du egitaraua. Eskoziarrak beraien saioa amaituta, Galestar Estella eta Gwibdaith Hen Fran taldeei utzi die tartea eguneko gune arrakastatsuenetarikoa suertatu den gunean. Bertan Red Hot Chilli Pipers izan da eguneko izarra. Miel Otxin taldeak ikastolako gunea Nafarroa Oinezeko abestiarekin itxi du.
nafarroaoinez.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario