sábado, 20 de noviembre de 2010

GAUR JOKATUKO DA ELIZONDON NAFARROAKO EUSKAL KANTU TXAPELKETAREN FINALA

Gaur jokatuko da arratsaldeko 18.00 etan Elizondoko Lur dantzalekuan Nafarroako Euskal Kantu Txapelketako azken saioa. Nafarroako Kantuzale Elkartetik bereziki nabarmendu dute Etxarri Aranaz eta Artika Berriko saioetan egon den giro ona, hala kantuzaleen artean, nola publikoen artean ere.

Honako kantari hauek lortu dute finalerako txartela: Altsasuko Iaioak taldea; Altsasuko Mikel Goñi; Iruña-Tuterako Ortzi taldea; Aurizberriko Ainara Villanueva eta Edurne Errea; Zaragoza-Arangurengo Maite Mené bakarlaria; Iruñeko Naia López eta Arbontzeko Sabina Igiñiz; Tuterako Saioa Crespo eta Amaia Zubeldia; Aurizberriko neskak; Zizur Nagusiko Zuriñe Hidalgo bakarlaria; Zizur Nagusiko Maitane Aranburu, Nerea Galain eta Zuriñe hirukotea; Etxalarko Dantzadi taldea; Berako Uxua Andueza eta Alkotzeko Amaia Oiartzun; Leitzako Nahuia Barriola; Elizondoko Elisa Perotxena eta Ziaurritzeko Iñaki Gerendiain. Hamalau finalista horietatik aterako da Nafarroako txapeldun berria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario