jueves, 25 de noviembre de 2010

MIKEL LABOAREN OMENEZKO KANTALDIA GAUR ZALDIKO MALDIKON, EDMUNDO LAKORTEN AHOTSEAN

Mikel Laboaren heriotzaren bigarren urtemuga hurbiltzen ari den honetan, haren abestiak emanen ditu Edmundo Lacort kantariak Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean, gaur osteguna, arratsaldeko 8etan hasita.

Edmundo Lacort Iruñeko abeslari eta gitarra-jole ezaguna da. Errepertorioan tangoak, euskal abestiak (Mikel Laboa, Imanol, Xabier Lete...), frantsesak (George Brassens, Jacques Brel, Charles Aznavour...), eta zenbait fado ere badaude. Iruñeko hainbat tabernatan, elkartetan eta beste toki batzuetan abestu du. Gaurkoan, hogei bat kantu emanen ditu Zaldiko Maldikon, Laboaren oroitzapenetan. Saioa irekia izanen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario