jueves, 27 de enero de 2011

CARLOS TENA: "PSOE DA ESPAINIAK INOIZ IZAN DUEN ALDERDI POZOITSU ETA MINENA"


Medikuntza ikasten hasi eta kazetari lanetan bukatu…
Mediku semea nintzen, eta familia ugaria ginenez, unibertsitatean deskontu handi samarra geneukan. Anaia zaharrenak nahiago izan zuen ingeniaritza agronautikoa egin, eta hori ikusita, nik medikuntzari ekin nion. Dena den, ez dakit bata zuriarekin lanean bukatuko nuen, ez dut irudikatzen nola sentituko nintzatekeen gaixoak artatzen. 20 urte nituela, ordea, aita hil zitzaigun, etxean panorama patetikoa utziz. Pentsa, hamahiru anai-arreba ginen, eta gazteenak hilabete baizik ez zeukan. Lan bila hasi nintzen orduan. Irrati batera jo nuen, eta froga batzuk egin ostean, Luis Del Olmo izeneko batek nahiko azkar fitxatu ninduen. Lanak hala aginduta, 1975ean, berak zioen gisan “maritxuen talde bat” ikusteko bi sarrera eman zizkidan, eta hantxe lur hartu nuen Beatles-en prentsaurrekoan. Egun hartan jabetu nintzen Espainiako kazetaritzaren mediokritateaz. Lotsagarria zen, barregarria. “Paella gustatzen zaizue?”, “zer dakizue flamenkoari buruz?”, “egingo zeniokete kanta bat Osborneko zezenari?” bezalako galderak pausatzen zituzten. Hori ikusita, eta ingelesa ikasteko aukera neukanez, musika arloa jorratzea erabaki nuen, 1977an irratian plaza irabazi nuen arte. (klik egin-ver más) ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario