miércoles, 5 de enero de 2011

EUSKARAZKO IPUIN EROTIKOEN LEHIAKETA


Ipuin Erotikoen Lehiaketa bere 16. ekitaldira iritsiko da aurten. Erotismoa eta euskara eskutik helduta doaz Basauriko Euskarabila elkarteak abian duen lehiak, horixe baita oinarri-oinarrizko baldintza: istorio erotikoak jorratzea, euskaraz. Parte hartzeko epea apirilaren 15 arte dago zabalik.
1995ean edo lehenago jaiotako edonork parte har dezake bi eta hamar orrialde bitarteko lana –argitaratu gabea– honako helbideetako batera bidalita: Euskarabila Elkartea146 Posta Kutxa – 48970 Basauri; euskarabila.ipuinerotikoak@gmail.com
Gaztezulo aldizkaria

No hay comentarios:

Publicar un comentario