Raul Agne Gironako entrenatzaileak eman du exenplua, atzo bare-baren irakur zitekeen moduan: katalanez egindako galdera bati katalanez erantzun nahi izan dio. Kazetari gaztelaniadunek ezetz, gaztelaniaz egiteko. Honek altxa eta prentsaurrekoa bertan behera utzi du.
Bigarren mailan Gironak eta Huescak elkarren kontrako partida (1-0) jokatu zuten Aragoin, prentsaurrekoan kazetari batek galdera bat katalanez egin eta hala erantzuten hasten da Raul Agne entrenatzailea. Kazetari gaztelaniadunek gaztelaniaz egiteko; Agnek dio lehenik katalanez erantzungo duela eta ondoren gaztelaniaz. Kazetariek, berriro protesta. Azkenik Agnek hartu eta haserre, bertan behera uzten du prentsaurrekoa.
Agnek berak dio: “Eta ingelesa izango banintz, orduan egin ahalko nuke bada ingelesez?” Baina katalana da, eta Espainian dago. zuzeu.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario