domingo, 6 de febrero de 2011

KULTUR EKITALDIAK AEZKOAN



Otsailaren 12an, larunbata, Koldo Plak hitzaldi bat eskainiko du Orbaizetako Kultur Aretoan, Ezkabako gotorlekuan faxisten altxamenduaz geroztik gertaturikoari buruz. 18'30 etan hasiko da.

Aste bat geroago, otsailaren 19an AEKk Korrikaren aurkezpena egingo du Garraldan, eta gaueko hamarretan, giroa berotzen hasteko, bertso afari bat egingo dute Orbaizetako Pardix tabernan, Aimar Karrika eta Hodei Barroso bertsolariekin batera. Izena Pardixen bertan edo AEKn eman behar da, 15 euro aurrez ordainduta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario