miércoles, 9 de marzo de 2011

NOR ETA.......GARAZI JIMENEZ

Garazi atleta bikaina da. Iaz lortutako emaitzak paregabeak izan ziren eta horrexegatik, duela gutxi Tafallako Udalak 2010eko kirolari hoberenaren saria eman dio emakuzmekoen sailean. Gogotsua da, saiatua, bai ikasketetan bai kirolean; ez du erraz amore ematen eta sutsuki ahalegintzen da helburuak erdiesten. Gainera, gaztetxoa izan arren, oso ongi daki zertan ari den eta nola ekin etorkizunari.

Zeintzuk dira zure datu pertsonalak?
Garazi Jimenez Blasco dira nire izen-abizenak; hamabost urte ditut; Erriberrin jaio eta bertan bizi naiz. Tafallako Ikastolan DBHko laugarren maila ikasten ari naiz eta Tafallako Atletismo Taldeko partaidea naiz.

Zeintzuk dira orain arte lortu dituzun saririk inportanteenak?
Garrantzitsuenak iaz lortu nituen. Lehena Oviedon izan zen, pista estalian, bigarren geratu nintzen Espaina mailan tetratlon sailean (luzera jauzia, pisu jaurtiketa, abiadura 60 metro eta hesiak 60 metro). Proba horretan Nafarroako errekorra ere lortu nuen. (klik egin-ver más)
La Voz de la Merindad

No hay comentarios:

Publicar un comentario