jueves, 9 de junio de 2011

ESPARTINEN MARTXA 2011 UZTARROZE-LARRAINE

Etzi, larunbata, ospatuko da 4 orduko iraupena duen martxa hau. Autobusa Bidankotzetik abiatuko da goizeko zortzietan eta 9'15 etan iritsiko da Uztarrozera. Prezioa 32 eurokoa da, autobusa, bazkaria eta dantzarako aukera emango duena. Itzulera, iluntzeko zortzietan.

XIX.mendearen erdialdean, Zuberoako Maule hiriak industria-iraultza izugarria izan zuen. Hiri honek espartinen fabrikazioaren alde apostu sendo bat egin zuen. Antso, Erronkaribar eta Zaraitzuko emakume asko Maulen lan egitera abiatu ziren. Horrela udazkenarekin batera Erronkariko ehundaka emakume mugaz bestaldera joaten ziren oinez, "espartingileen bidea" eginez. Negu osoa igarotzen zuten lanean. Udaberria heltzearekin batera etxera itzultzen ziren. Beltzez jantzita zihoazelako negua heldu aurretik eta udaberrian itzultzen zirenez gero "enarak" deitu zieten.
Kebenko

No hay comentarios:

Publicar un comentario