martes, 19 de julio de 2011

MILA ESKER OINEZ TXOKOTIK PASATAKO GUZTIEI


Joan dira jada 2011ko San Fermin jaiak. Oinez txokoan, Takonera txokoan, ehunka lagun izan gara egunero, hamaika. Jai giro aparta izan da bertan kontzertuetan, ikuskizunetan, bazkal orduan eta zer esanik ez afal orduan; familia eta lagun koadrila askok eta askok aukeratu dute Oinez txokoa bokata txosnan hartu eta su-artifizialak bertatik bertara ikusteko. Eta hori guztia guretzat plazer izugarria izan da. Egun hauetan gurekin bat egin duten guzti-guztiak hartu nahi genituzke Tafallan urriaren 16an, eta horretarako ari gara buru belarri lanean.
Mila mila esker Nafarroa Oinez 2011ko txokoa elkartzeko, bazkaltzeko edota afaltzeko aukeratu duzuen guztioi. Egunero txokoa eraiki duzuen guztioi ere, eskerrik asko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario