miércoles, 24 de agosto de 2011

HERRI TXIKI BATEK BERE ESKOLA GALTZEN DUENEAN, BIZIA ERE GALTZEN DU NOLABAIT


Nafarroan landa eremuko eskolak 79 dira baina hemendik aurrera bat gutxiago. Izan ere, duela aste batzuk amaitu den ikasturtea azkena izan da Nafarroako Mendialdeko Eratsungo herriko eskolarentzat. Heldu den ikasturtean neska-mutiko eratsundarrek Doneztebeko ikastetxe publikora bildu beharko dute. Herriak eskolari eusteko ahaleginak eginagatik ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskola ixteko erabakia aurrera eraman du gutxienez 5 ikasle behar baitira eskola zabalik izateko. Eskolen itxiera behin betiko izaten da. Hau da, behin itxiz gero eskolak ez ohi dira berriz zabaltzen nahiz eta haur kopurua hazi. Hala gertatu da Eratsundik hurbil dauden Zubieta eta Elgorriaga herrietan (Malerrekan) eta Anizen (Baztanen), baita Arabako Bernedo herrian ere. Herriak bere eskola galtzen duenean, nolabait bizia ere galtzen duela diote. (klik egin-ver más)
Paula Kasares (gipuzkoaeuskara.net)

No hay comentarios:

Publicar un comentario