miércoles, 24 de agosto de 2011

ORHIPEAN FESTA OSTIRALEAN ETA LARUNBATEAN OTSAGABIAN



Zaraitzuarrek heldu den asteburuan ospatuko dute Orhipean festa. Abuztuaren 26ko gauean eta 27an. Otsagabiko bizilagunak arduratzen dira festa honen antolakuntzaz; baina ez bakarrik hori, antolakuntzaz gain, haien parte hartzea ezinbestekoa da. Taldeka antolatuta, txerri hilketa, iruleen lana, artile joa, ikuzleak errekan, garijotzea... birsortzen dute, hots, herria mende hasierako egunerokotasunera itzultzen da.

Honetarako guztirako, Otsagabiko herria agertoki bihurtuko dugu, eta otsagabitarrak orduko janzkeraz irtengo dira kalera. Nork bere pertsonaiaren papera beteko du, eta harekin batera 1900. urtera eramanen gaitu. Iaz, adibidez, karriketan barna sendagilea edota irakaslea ikusi ahal izan genituen Orhipean festan.
orhipean.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario