sábado, 26 de noviembre de 2011

NAFAR EUSKALTZALEAK EZ OTE DIRA AKITUTA?


Nafar euskaltzaleak eta euskaldunak ez ote dira akituta? Garai bateko kemen eta indarrak jada ez ote dira epeldu? Nafarroako baldintza ekonomiko eta politikoek ez dute bederen inolaz ere laguntzen herritarrak motibatzen. Euskararen Foru Legeak 25 urte beteko ditu abenduaren 15ean. Hiru mahaikideak (Sagrario Aleman, Oskar Zapata eta Paula Kasares) ados dira aukerak anitz eskaintzen zituela Legeak. Alabaina, arduradun politikoek parez pare zabaldu zitezkeen leihoak poliki-poliki ireki beharrean, ixtera jo dute. Horren adibide da ETB. Besteak beste, ETB3 –marrazki bizidunak erruz– ikusteko zailtasunak daude Nafarroan eta haurrek euskaraz telebista ezin ikusiak duen garrantzia azpimarratu dute. Dena ez da negarra izan. Iazko maiatzaren 15ean Kontseiluak antolatutako manifestazioa izan dugu hizpide. Lehentxeagotik eta ondoren ere bai, euskalgintzako hainbat elkarte eta erakunde ari da batzen, Nafarroan euskarak duen egoera aztertu eta jendarteari proposamenak luzatzeko asmoz. (klik egin-ver más)
Onintza Irureta, Larrun aldizkarian

No hay comentarios:

Publicar un comentario