miércoles, 21 de diciembre de 2011

BAIETZ TALDE EUSKAL ARGENTINARRAK DISKOA PLAZARATU DU


Bost musikari argentinarrek osatzen dute Baitez taldea. Euskal musika tradizionalaren erreferente bilakatu dira eta Euskal Etxeetan hamaika kontzertu eman ostean, estraineko diskoa plazaratu berri dute. Datozen proiektuez mintzatzean, Euskal Herrira egingo duten bidaia aipatzen dute. Agustin Alonsok, Jose Noe Fernandezek, Franco Seghessok, Fernando Zabalzak eta Gaspar Jaurenak osatzen dute 2008an sortutako taldea. Euskal instrumentuak jotzen dituzte, euskaraz kantatzen dute eta, gainera, tailerrak ematen dituzte euskal musika tradizionalaren inguruan.
euskalkultura.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario