jueves, 1 de diciembre de 2011

LA CHULA POTRA ETA BESTE TALDE BATZUEK RAPHERRIA DISKOA OSATU DUTE

Euskaraz egiten den rap musikari oihartzuna eman asmoz sortu du bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dute bertan. Guztiek euskarazko rap musika egiten dute eta batzuek, espreski sortu dituzte bildumarako kantu berriak. Orotara 6 izango dira bilduma honetan aurkituko diren kantu berriak: MAK, La Chula Potra, ZKH (Goienetxe anaiak) eta FLCH, 100% Gourmet, Toastibarre eta 2zio-renak. Durangoko azokako Ahotsenea gunean abenduaren 7an arratsaldeko 17:00etan eskainiko den kontzertuan aurkeztuko da Rapherria diskoa. Azokak irauten duen denboran, bertan eskuratzeko aukera ere izango da 8 euroren truke, GARAren, Gaztezuloren eta Gatuzainen standetan. Horrezgainera, GARA dendan eros gai izango da prezio berean azaroaren 30etik aurrera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario