viernes, 23 de diciembre de 2011

"PRINTZEA ETA AHATEA" UMEENTZAKO ANTZERKIA, GAUR ZORTZI TAFALLAN

Gorakada Antzerki Taldeak aurkeztuko du Tafallako Kultur Etxean, hurrengo ostegunean, abenduak 30, arratsaldeko 5etan. Sarrerak, 3 euroan, dagoeneko salgai.
Istorio txiki honek oso gauza handiez dihardu. Bertan, bi pertsonaia txiki ohartuko dira ez dagoela jolasteko norbait edukitzea baino gauza dibertigarriagorik, ez dagoela lagun on bat edukitzea bezalakorik.
Heziketa zurruna izan duen hamar urteko printze baten historioa da. Gaztelu bat gobernatzeko aukera duenean despota eta anker agertzen da menpeko dituen gutxien aurrean. Maddi bere adineko neskatoak aurre egiten dio eta zoriontasuna berak jaso dituen arau zorrotzetatik kanpo dagoela konturatzen laguntzen dio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario