miércoles, 1 de febrero de 2012

ABIAN DA BARDOAK 2012, NAFARROAKO TALDEKAKO BERTSO EKIMENA

Nafarroako Bertsozale Elkarteak martxan jarri duen Bardoak 2012, Nafarroako taldekako bertso ekimena abian da jada. Nafarroako Bertsolari Txapelketa bi urtetik behin ospatzeko erabakiaren ondorioz sortutako ekimen berri honen helburua "hain lehiakorra ez den txapelketa" aurrera eramatea izan da. Hala, txapelketa ostiral honetan, martxoaren 3an hastekoa bazen ere, "ordutegi arazoak izan direla eta", lehen saioa joan zen urtarrilaren 27an ospatu zen, Etxarrin. Ostiralean ospatuko diren gainerako hiru saioak Iruritan, Donezteben eta Lesakan eskainiko dira. Finala martxoaren 31an ospatuko da, Leitzan. (klik egin-ver más)Diario de Noticias

No hay comentarios:

Publicar un comentario