Euskararen Legea Nafarroan: Aurrera begira, geroa ez dugu samurrik eta ez dirudi ondoko urteetan ere Nafarroako euskaldun jendeak foru lege babes hoberik erdietsiko duenik. Orain artio bezala iraun beharko dugu gizarte ekimeneko egitasmoei eutsiz eta udalerri mailako kudeamenaz baliatuz.
Hogeita bost urte joan dira 1986ko abenduaren 15ean Euskararen Foru Legea indarrean sartu zenetik. Nafarroa berant bezain eskas ibili zen elebitasuna arautzeko orduan. Legea eztabaidatzen hasi zenerako Foru Parlamentuak Kataluniako, EAEko, Galiziako, Valentziako eta Balear Uharteetako hizkuntza legeen ereduak zituen mahai gainean, hala ere nafar legegileek oso bestelako bidea jorratu zuten: lurraldea hiru eremutan zatitu eta horien arabera herritarrak —euskaldunak zein euskaraz ez dakitenak— bereiztea. Harrezkero nafarrak ez gara berdin euskara eskola publikoetan ikasteko, afera administratiboetan erabiltzeko eta leku publikoetan mintzatzeko eskubideak aitortzeko orduan. Erran dezagun garbi: ez zen hori euskara normaltzeko legea izan (garai hartako Estatuko bertze erkidego elebidunetako “hizkuntza normalizazio legeak” bezala). Ez, Nafarroakoa euskara normaltasunaren azpian zangoperatzeko legea izan zen hizkuntza babestu eta sustatzeko neurriak eta hiztunen eskubideak zedarritu, mailakatu eta, zenbaitetan, ukatu zituena. (klik egin-ver más)
Paula Kasares, ARGIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario