miércoles, 22 de febrero de 2012

LODOSA-SARTAGUDAKO IKASTOLAREN ALDEKO JAIALDIAK LEINTZ BAILARAN


Lodosa-Sartagudako (Nafarroa) Ibaialde ikastola diruz laguntzeko ekimen berezia egingo du etzi Arizmendi Ikastolak Debagoienako (Gipuzkoa) hiru herritako plazetan: Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten. Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez? lelopean, hainbat ekitaldi izango da arratsaldeko 14:30etik aurrera. Plaza bakoitzeko lurrean Ibaialde ikastolaren logoa jasotzen duen pankarta handi bat jarriko da, eta hura txanponez betetzea izango dute parte-hartzaileek helburu.

Egitarauak (PDFan): Eskoriatza / Aretxabaleta / Arrasate

No hay comentarios:

Publicar un comentario