Miren Aranguren (1981, Iruñea) Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea da sorreratik. Mugimenduak hamar urte beteko ditu aurten eta martxoaren 2tik 4ra topaketak egiten ari dira Leitzan. Arangurenen ustez, emakumeen egoerak okerrera egin du. Aldiz, mugimendu feminista indartsu dabil.
Epe motza bada ere, hamar urtean aurrerabiderik izan al da Euskal Herrian?
Emakumeen egoera gordin aztertzen badugu, gure bizitzak ez du hobera egin, okerrera esango nuke. Ni behintzat ez naiz oso optimista. Begira azken urteetako tendentzia kapitalista eta patriarkala, sistemaren krisi orokorrarekin nola garen emakumeok berriro kolektibo kaltetuena. Sistemak gure betiko rola betetzera bideratu nahi gaitu. Gizon eta emakumeen arteko harremanetan, harreman afektibo-sexualetan, eta abar, ez dut uste aurrerapauso handirik eman denik, zeren azkenean eredua berdin-berdin mantentzen da eta berrindartzen da. Ordea, optimista naiz borroka feministarekiko. (klik egin-ver más) ARGIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario