lunes, 12 de marzo de 2012

YOLANDA BARCINA, ESKERRIK ASKO

Eskerrik asko, bai, Lehendakari andrea zure eskuzabaltasunagatik, eta gauza bera esaten diet Roberto Jimenez (eskertiar sozialista handia), Jose Iribas, Juan Luis Sanchez de Muniain eta gaur egun Nafarroa Garaian ditugun aurrekontuen alde bozkatu zuten parlamentari jaun-andre guztiei. Izan ere, 2012-01-31n jaso bainuen gutun bat, Gazteria, Kirol, Berdintasun eta Gizarte Politikako Departamentutik -Concepción Puyo Gracia zuzendari gerenteak eta Elena Torres Miranda kontseilariak sinatua- esten duena, 2012an 162 euro emanen dizkidatela hileko, nire menpekotasun handiaren egoeragatik, laguntza moduan.

Jarraitu baino lehen, eta ezagutzen ez nautenentzat, esanen dut gurpil-aulkian mugitzen naizela, %94ko elbarritasun maila dudala eta menpekotasun maila ere oso handia, laburbilduz azalduko dut, gaur egun, beste pertsona baten laguntza behar dudala oheratzeko, jaiki-tzeko, jantzeko, eranzteko, bainugelako betebeharrak egiteko, etxetik ateratzeko eta etxera sartzeko, ohatzean mugitzeko, oinak lurretik pedaletara altxatzeko, eta abar, eta abarrerako. (klik egin-ver más)
Xanti Begiristain Madoz (Diario de Noticias-en)

No hay comentarios:

Publicar un comentario